XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaztelu elkartean herenegun egin zen lagunarteko afarianLazkao-Txiki, Murua, Mendizabal, Zeberio I, Iraola, Goiburu, Igartzabal, Zeberio II, Altzo eta Begiristain bertsolarien 126 bertso biltzen dira bi disko hauetan.
Bakoitzaren jatorria, biziera, lanbidea, ingurua eta abar nabarmentzen dira bakoitzaren bertsoetan.
Gai hoietaz gainera badira bitxiak ere.
Goiburuk Lazkao-Txikiri eta Mendizabalek Joxemiel Barandiaraini jarriak, esate baterako.
Muruak drogari eta Begiristainek langabeziari eskainiak ere aipagarriak dira.
Bertsoak kantatuz entzun nahi dituenak paperean idatziak dauzka.
Entzuera atseginagoa gerta dadin musikaz jantziak daude gainera, kitarra, pianoa, perkusioa, akordeoia, flauta eta baxoa lagun.
M.A.